Książka MAMUKI ARIZNABARRETA

MAMUKI

Język: Baskijski
Oprawa: Miękka
Wydawca: PAMIELA K
Dostępność: Dostępna u dostawcy
Wysyłamy za 14-17 dni
84.33
Beldurrari buruzko album umoretsua dugu Mamuki. Gau Beltza da, eta mamuek sustoak eman behar dituzte...

Informacje o książce

Język
Baskijski
Oprawa
Książka - Miękka
Data wydania
2024
strony
44
EAN
9788491723936
Enbook ID
46630917
Wydawca
Waga
333

Pełny opis

Beldurrari buruzko album umoretsua dugu Mamuki. Gau Beltza da, eta mamuek sustoak eman behar dituzte, ingurumarian ikara eragin beharra daukate. Baina mamu txikia gaixorik dago eta hainbat pertsonaia beldurgarri saiatuko dira hura osatzen edo sendatzen: banpiroa, zonbia… edo geureago ditugun Zakuzahar edo Otsoko, baina alfer-alferrik. Gaixoa! Zer egingo du Mamukik Gau Beltza ospatu ezinik… Etxeko agertoki minimalistan txakur jolastia ere saiatuko da Mamuki sendatzen, baina orduak joan, orduak etorri, munstroak joan, munstroak etorri, ez da konponbiderik inondik ere agertuko. Edo bai… Apaindura gutxiko etxean osagai bakoitzak sinbolismo handia erakusten du, erlojuak eta ilargiak batik bat, txakurrarekin batera betiere. Baina istorio-misterioa arras aldatuko da, erlojuak argi adierazi bezala, bi orduren buruan munstroek eta piztiek elkar hartzen dutenean… Narrazioa paralelismoetan eta hitz jokoetan eraikia dago, erritmoa eta errima erabiltzen ditu eta haurrei oso gertukoa eginen zaie;barrea eraginen du ustez beldurra nagusi den kontakizunean. Testua, finean, beldurrari buruzko gogoeta jostagarria bilakatuko da, gertukoa eta goxoa. Bitxia da, baina erritmoa eta errima horiexek ere dira ilustrazioen ezaugarriak, benetan dira samurrak eta maitagarriak, dibertigarriak eta ganberroak. Horregatik da bikaina Mamuki albuma, testuaren eta ilustrazioaren arteko uztarketa aparta delako, biek ere soilak eta sotilak diruditen arren. Irakurlearengan irribarrea eta konplizitatea pizten dute, eta orrialdeetan atzera egiteko gogoa, lehen begiratuan ikusi ez ditugun xehetasunak bilatzeko, ludikotasuna eta adiskidetasuna aldarrikatzeko.

Klienci, którzy kupili tę książkę, kupili również

Dork Diaries 7

Rachel Renee Russell
62.37
60.31
124.15

Annual Report

New York Canal Commissioners
94.58

Fibonacci's Rabbits

Adam Hart-Davis
99.17
221.47

Icabog Bear

Carol Hartley Bellows
69.49
79.55

Guardian

Nicholas Sparks
56.60

Dock Brief

John Mortimer
62.66
686.31
96.24